kanaria handiko higiezinen erreforma
Alda Home Creating, higiezinak etxe goxo bihurtzen ditugu
Zuri laguntzeko irrikan
Iñigo Zabaltza naiz, lan-ibilbidea sormenaren hainbat alderdiren inguruan garatu duen gizona.
Alda Home Creatingen bitartez egoera txarrean dauden etxebizitzei bigarren aukera emateko erronka jaso dut. Etxe zoragarri baten bila bazabiltza, jada behar ez duzun etxerik baduzu edota nirekin lankidentzan jardun nahi baduzu, zurekin hitz egiteko pozarren nago.
Alda Home Creating
Etxeak oinarritik sortzen
Higiezin hondatuak detektatzen ditugu eta osorik eraberritzen ditugu, etxe goxo bihurtzeko.
Etxebizitzak bilatu
Eraberriketa sakona
Atzera ere merkaturatu
Aholkularitza eta zerbitzuak
Bilatzen zabiltzan etxebizitza aurkitzera laguntzeko irrikan gaude Aldan.
Kanaria Handia etxebizitza zoragarriak sortzeko leku ezin hobea da
Uhartea paradisu izugarria da, ia gehiena Biosferaren Erreserba, baina turismo basatiaren erasoa jaso du aurreko mendearen azken hamarkadetan, higiezin-ikuspegi aski lazgarria utzi duena.
Azken urteotako hirigintza-ekinbideek, halere, iraganaren okerrak konpondu dituzte neurri handi batean. Alabaina, uhartearen paisaian orbainak daude oraindik ere. Aldak lagundu nahi du orbain horiek ezabatzera, etxebizitza abegikorrak sortuz.